2009-05-20

SASTARRAIN


5. mailakoak gonbidatu ditugu blog honetan sartzen eta hona hemen Mª Josek idatzi duen sarraratxoa:

Maiatzaren 12an eta 13an, 5. mailakoak Sastarrainera joan ginen. Ekintza dexente egin genituen, beteak beste: Ekain Berriko kobazuloa ikusi, horren inguruan gure arbasoek sua nola lortzen zuten frogatu genuen eta labar marrazkiak ere egin genituen. Arkeologi kajoian, arkeologoek egiten dituzten lanetan aritu ginen. Hementxe dituzue ateratako argazkiak. Ea zuen gustukuak diren...

Orain badakizue hemen gaudela eta nahi duzuenean sar zaitezkete. Ongi etorri gure blogera.

2009-02-19

UNIBERTSOA IKUSTEKO ETXETIK


Unibertsoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen helbide interesgarri bat:


Hor argazki ezin hobeak aurkituko dituzu eta, gainera, azalpen batzuk eta planetario birtuala. Jaitsi ere jaitsi ahal duzu eta zure ordenagailuan ipini.


Sartu eta disfrutatu.

2009-01-05

ASTRONOMIAREN NAZIOARTEKO URTEA

Jakin nahi baduzue zergatik den aurten astronomiaren nazioarteko urtea, klikatu bideoan. Gaztelaniaz dago.


Guk ere, zer edo zer egingo dugu gai honen inguruan, ezta?
Idatzi, mesedez, zuen ideiak eta kontuan hartuko ditugu.