Mostrando entradas con la etiqueta Matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Matematika. Mostrar todas las entradas

2012-09-19

angeluak neurtzen

Angeluak neurtzeko, zabaltzen duzuenean 6 marrazki agertuko zaizkizue. NEURRIEN gainean klikatu, ondoren gai desberdinen zerrenda agertuko zaizue eta ANGELUAK NEURTZEN gainean klikatu informazioa irakurri eta praktikatzeko, gai honetan beharko dugu eta hemendik aurrera ere ........ ANGELUAK NEURTU

2010-01-21

zirkunferentzia

begira zer gauza polita

ZIRKUNFERENTZIA

Hemen duzue zirkunferentziari buruz zenbait datu, ea interesatzen zaizuen...

2010-01-14

ikerketa


Gelan esan nizuen moduan beste ikerketa txiki batzuk planteatu nahi dizkizuet. Lehenengoa gehienak egin zenuten "PI"ren balioa lortzea zen. Beno hau gainditu ondoren goazen aurrera....

Hartu zure txirrinda, gurpil batean marra txiki bat egin (klarionez, arkatzez edo pegatina txiki bat itsatsiz), lurrean ere gauza bera egin. Aurreratu buelta oso bat....eta neurtu zenbat aurreratu duzun (m, edo cm...). Orain ikasi dugun formularen bidez luzera hori lortu. Lortutako bi emaitzak bat al datoz?....ZORIONAK TXAPELDUN

OHARRA: Txirrinda hartu beharrean gauza bera egin dezakezu edalontzi batekin edo zuri bururatzen zaizunarekin.

buruhaustea

kaixo lagunak, oporrak izan direla eta abandonatuta utzi zaituztet... hala ere zuetaz gogoratzen naiz. Buruhauste txiki-txiki batekin natorkizue oraingoan. Ondorengo pausuak jarraitu eta ea zer lortzen duzuen...
1. Bi zifretako zenbaki bikoitz bat aukeratu.
2. Batekoak eta hamarrekoak trukatu eta hasierako kopuruarekin kenketa egin.
3. Azken emaitza honetan ere batekoen eta hamarrekoen zifra trukatu .
4. kenketan lortutako emaitza eta zifrak trukatzearen emaitzak batu.
5. Zer lortu duzu? Behin eta berriro egin ea zer gertatzen den...

2009-09-21

matematika jolasa

Ardia, otsoa eta tomateak...... ea gai zaren ibaiaren beste aldera igarotzeko.

Helbide honetan klikatu ondoren, jolasa agertuko zaizu:

http://www.zernola.net/informazioa/jolastuz_ikasi/jokoak/2002/12/TXALUPA.htm