2010-01-14

buruhaustea

kaixo lagunak, oporrak izan direla eta abandonatuta utzi zaituztet... hala ere zuetaz gogoratzen naiz. Buruhauste txiki-txiki batekin natorkizue oraingoan. Ondorengo pausuak jarraitu eta ea zer lortzen duzuen...
1. Bi zifretako zenbaki bikoitz bat aukeratu.
2. Batekoak eta hamarrekoak trukatu eta hasierako kopuruarekin kenketa egin.
3. Azken emaitza honetan ere batekoen eta hamarrekoen zifra trukatu .
4. kenketan lortutako emaitza eta zifrak trukatzearen emaitzak batu.
5. Zer lortu duzu? Behin eta berriro egin ea zer gertatzen den...

2009-12-18

ITZELA ALDIZKARIA

Kaixo lagunak, sortu berri dugun ITZELA aldizkaria erakutsi nahi dizuegu. Aldizkari hau 6. mailako H.J.A saioetan parte hartzen duten ikasleek egindakoa da. Gure asmoa hiruhilero ale berria honen bitartez plazaratzea da.
Aldizkariaren izenaren arrazoia argitu nahi genizueke, gaien aniztasunaren ondorioz izan da ITZELA baita gustuen eta zaletasunen abanikoa. Zuen guistukoa izatea espero dugu. Ea zer iruditzen zaizuen... Ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

2009-11-30

2009-11-03